50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Informazio publikoa: herri-lurzatiak eta bide publikoak desafektatzea, gauzatu dadin Caparroso haize-parkea indartzeko proiektua

Caparrosoko Udalak, 2025eko martxoaren 3an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, gehiengo osoa zuela:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea desafektatzea herri-lurren 9.899,42 metro koadro, guztira, eta bide publikoen 838,44 metro, guztira, horien erabilera lagatzeko Eólica Caparroso SL enpresari, erabil ditzan gauzatzeko Caparroso haize-parkea indartzeko proiektua.

Lur horiek honako lurzati hauetan daude:

–Herri-lurzatiak: 14. poligonoko lurzati hauek: 210., 217., 239., 241., 242., 243., 244. eta 245. lurzatiak. 15. poligonoko lurzati hauek: 30., 235. eta 238. lurzatiak. 16. poligonoko lurzati hauek: 74., 75., 104., 296., 313., 315., 317. eta 318. lurzatiak.

–Bide publikoak: 14. poligonoko 91340. lurzatia eta 16. poligonoko 91550. eta 91560. lurzatiak.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea desafektatzea herri-lurren 147.595,58 metro koadro, guztira, eta bide publikoen 5.670,27 metro koadro, guztira, Eólica Caparroso SL enpresak gauzatu dezan Caparroso haize-parkea indartzeko proiektua. Desafektatu ondoren, ezarriko da erabilerako zortasunaren karga, honako ukipen hauengatik: bideak, zabalera gehigarriak, biraketa, haize-sorgailuen lurgaina eta elektrizitaterako zangak. Era berean, hasiera batez onestea aldi baterako okupa daitezen 32.683,01 metro koadro, gauzatu dadin Caparroso haize-parkea indartzeko proiektua.

Lur horiek honako lurzati hauetan daude:

–Zortasunarekin kargatutako herri-lurzatiak: 14. poligonoko lurzati hauek: 107., 109., 188., 193., 195., 196., 197., 198., 203., 204., 205., 206., 207., 209., 210., 216., 217., 223., 224., 225., 236., 238., 239., 241., 242., 243., 244., 245., 246. eta 257. lurzatiak. 15. poligonoko lurzati hauek: 25., 26., 29., 30., 31., 55., 57., 60., 231., 235., 236., 237. eta 238. lurzatiak. 16. poligonoko lurzati hauek: 67., 68., 69., 70., 71., 73., 74., 75., 76., 77., 78., 79., 84., 85., 86., 87., 89., 90., 91., 93., 94., 95., 96., 103., 104., 107., 273., 274., 275., 276., 296., 297., 299., 300., 301., 302., 304., 305., 306., 310., 311., 312., 313., 314., 315. eta 318. lurzatiak. –Bide publikoak: 14. poligonoko 91340. eta 91530. lurzatiak. 15. poligonoko 91500. eta 91490. lurzatiak. 16. poligonoko 91550., 91560. eta 16590. lurzatiak. –Aldi baterako okupatuko diren herri-lurzatiak: 14. poligonoko lurzati hauek: 196., 197., 198., 199., 205., 210., 217., 239., 240., 241., 242., 243., 244. eta 245. lurzatiak. 15. poligonoko lurzati hauek: 29., 30., 231., 235., 237. eta 238. lurzatiak. 16. poligonoko lurzati hauek: 75., 103., 104., 274., 275., 296., 313., 314., 315. eta 318. lurzatiak.

Hirugarrena.–Onestea baldintza-agiria, arautuko dituena herri-lurren eta bide publikoen desafektazioa eta erabilera-lagapena, kargak eta zortasunak eratzea, eta aldi baterako okupazioa. Baldintza-agiria espedientean jaso da.

Laugarrena.–Erabakia eta espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, aldez aurretik iragarkia jarrita toki-erakunde honen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan alegazioak nahiz erreklamazioak aurkez daitezen.

Bosgarrena.–Jendaurrean dagoen bitartean inork alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dezan; beraz, loturik egonen da Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara.

Seigarrena.–Behar den espedientea hastea, iraungi daitezen ondotik ematen den zerrendako pertsonek dituzten eskubideak erabaki honetan adierazitako azaleren gainean, jarraikiz erantsitako planoei, eta 10 egun balioduneko entzunaldia ematea, alega dezaten beren eskubideen alde egokia iruditzen zaiena: Aicua Aguirre, Javier; Alvarez Aguirre, Rafael; Alvarez Oneca, Alfredo; Aguirre-Rodriguez SC; Arana Aicua, M.ª Estela; Barasoain Martinez, Iñaki; Echeverri Pascual, Francisco; Ibiricu Recalde, Felix; Lasterra Rodrigo, M.ª Del Soto; Luqui Aicua, Jose Luis; Luqui Lasterra, Pablo; Luqui Marin Jose Ramon; Monente Jimenez, Aquilino; Pascual Luqui, Juan Antonio; Sat Belinda 727NA eta Vladimirova Govedarova, Iskra.

Zazpigarrena.–Ahalmena ematea Caparrosoko Udaleko alkate udalburuari, edo legez haren ordez jarduten duenari, sina ditzan behar diren agiri publiko nahiz pribatu guztiak, erabilera-lagapena formalizatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, erreklamazioak edo oharrak. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Espedientea interesdunen esku dago Udal Idazkaritzan, kontsultatzeko, eta, orobat, eska daiteke ayuntamiento@caparroso.es helbide elektronikoaren bidez edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: https://sedeelectronica.caparroso.es.

Caparroson, 2025eko martxoaren 3an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2503396