2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Arizkungo 47. poligonoko 148. lurzatiaren besterengarritasuna deklaratzea
Baztango Udalak, 2025eko otsailaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, 5. Puntuan, erabaki zuen:
1.–Arizkungo 47. poligonoko 148. lurzatiaren besterengarritasuna deklaratzea, 47. poligonoko 2. lurzatiko 916,78 m²-rekin trukatu ahal izateko, Arizkungo 47. poligonoko 2. eta 148. lurzatietako hiri-jarduketako plan berezian definitzen den bezala.
2.–Espedientea jendaurrean paratu beharko da 15 eguneko epean, udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
3.–15 eguneko epea pasatuta truke-prozedurari hasiera ematea, modu eta baldintza hauetan:
a) Eragiketa eskritura publikoan egin beharko da.
b) Formalizazio horri dagozkion gastuak udalak ordainduko ditu.
4.–Alkateari ahalmena ematea erabakitakoa betearazteko beharrezkoak diren agiriak sina ditzan.
Baztanen, 2025eko otsailaren 27an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2503382