50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Deialdia, prestakuntza pertsonalerako, sozialerako eta laboralerako "IN.TE.RE.SA" 2025eko planeko dirulaguntzena. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 817731.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatzen ahal da (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/817731).

Deialdi honen xedea bikoitza da: alde batetik, pertsonei dirulaguntzak ematea aldi baterako prestazio ekonomikoak emanez, Arangurengo Udalak sortu, babestu edo aitortutako esku-hartze planetatik eratorritako gizarteratzeko eta laneratzeko prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten bitartean.

Beste aldetik, dirulaguntzak ematea programa horietan parte hartzen duten pertsonak laneratzeko prestakuntza-programak garatzen dituzten enpresa, elkarte, fundazio eta erakundeei.

Eskaerak noiz eta non aurkeztu: Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Epea amaituko da 2025eko abenduaren 2an, eta ezin izanen da luzatu.

Dirulaguntzak emanen dira banakako ebaluazioaren araubidean, onuradun izateko baldintzak betetzen dituztenen artean, baldin eta aurrekontuan kontsignatzerik bada.

Eskaerak aurkeztuko dira Arangurengo Udaleko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotzen diren gainerako erregistroetan.

Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Arangurengo Udalaren web-orrian.

Mutiloan, 2025eko martxoaren 3an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2503283