2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Deialdia, 2025ean autoenplegua sustatzeko dirulaguntzena ("IN.TE.RE.SA" plana). Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 816762.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/816762).
Deialdi honen xedea da enpleguaren egonkortasuna eta kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea, lanik gabe daudenen edo aldi baterako enplegu-erregulazioko egoeran daudenen kontratazioa lagunduz, Arangurenen erroldaturik badaude eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude.
Eskaerak noiz eta non aurkeztu: Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Epea amaituko da 2025eko abenduaren 2an, eta ezin izanen da luzatu.
Dirulaguntzak emanen dira onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten eskabideak aurkeztu ahala, baldin eta aurrekontuan diru-izendapenik bada.
Eskaerak aurkeztuko dira Arangurengo Udaleko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotzen diren gainerako erregistroetan.
Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Arangurengo Udalaren web-orrian.
Mutiloan, 2025eko martxoaren 3an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2503282