50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Deialdia, 2025ean autoenplegua sustatzeko dirulaguntzena ("IN.TE.RE.SA" plana). Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 817038.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/817038).

Deialdi honen xedea da pizgarriak ezartzea, autoenpleguaren bidez ekimenak sor daitezela sustatzeko, ekimen berritzaileak eta mota askotakoak abian jartzera lagunduz.

Eskaerak noiz eta non aurkeztu: Eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasiko da. Epea amaituko da 2025eko abenduaren 2an, eta ezin izanen da luzatu.

Dirulaguntzak emanen dira onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten eskabideak aurkeztu ahala, baldin eta aurrekontuan diru-izendapenik bada.

Eskaerak aurkeztuko dira Arangurengo Udaleko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16,4. artikuluan aipatzen diren gainerako erregistroetan.

Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Arangurengo Udalaren web-orrian.

Mutiloan, 2025eko otsailaren 28an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2503281