1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA sarrera-prozesu honen deialdiaren barruan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien hiru lanpostu gehienez salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozedura.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien hiru lanpostu gehienez salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze prozesuen esparruan. Deialdi horren barruan, María del Mar Beloqui Ros andreak gora jotzeko errekurtsoak jarri ditu honako hauen guztien aurka: izendapen proposamenaren aurka, lanpostuak hautatzeko ekitaldiaren aurka eta izangaiek egiaztatutako betebeharren aurka (2023ko abenduaren 22an argitaratuak); Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 672/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko, eta lanpostuak esleitzen baitzaizkie (2024ko martxoaren 15ean argitaratua); 2024ko martxoaren 27an argitaratutako izendapen proposamen osagarriaren aurka; Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 1540/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez María Yolanda Izpura Zabalza andrea izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio (2024ko maiatzaren 10ean argitaratua); bigarren izendapen proposamen osagarriaren aurka (2024ko maiatzaren 23an argitaratua); Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 2380/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionarioak izendatzen baitira, erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko, eta lanpostuak esleitzen baitzaizkie (2024ko abuztuaren 2an argitaratua); hirugarren izendapen proposamen osagarriaren aurka (2024ko abuztuaren 22an argitaratua); Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 12ko 3359/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez María Olga Gordillo Gutiérrez andrea izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionario, erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio (2024ko irailaren 27an argitaratua); laugarren izendapen proposamen osagarriaren aurka (2024ko urriaren 8an argitaratua); Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 22ko 3996/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez María Nieves Ciaurriz Zandueta andrea izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko (2024ko azaroaren 8an argitaratua); bosgarren izendapen proposamen osagarriaren aurka (2024ko azaroaren 22an argitaratua); eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 4808/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez María Eladia Fabo Apesteguía andrea izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionario, erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko (2025eko urtarrilaren 24an argitaratua).
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2025eko otsailaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2502929