50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Labianoko 5. poligonoko 19. eta 22. lurzatietan. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2025eko otsailaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Labianoko 5. poligonoko 19. eta 22. lurzatietan, Arangurengo Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mutiloan, 2025eko otsailaren 28an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2503250