2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Ilundaingo 9. poligonoko 36. lurzatiaren eta Lakidaingo 10. poligonoko 99. lurzatiaren desafektazioa. Hasierako onespena
Arangurengo Udalak, 2025eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen aho batez, hau da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengo osoa izanik (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez:
a) Hasierako onespena ematea Ilundaingo 9. poligonoko 36. lurzatiaren eta Lakidaingo 10. poligonoko 99. lurzatiaren desafektazioari, helburua baita Lakidaingo herriaren hornidurari behin betiko konponbidea ematea, Iruñerriko Zerbitzuak SAk idatzitako proiektu teknikoaren arabera. Desafektazioa 30 urterako eginen da, eta bertze 30 urtez luzatzen ahalko da.
b) Baldintza-agiria onestea, Ilundaingo 9. poligonoko 36. lurzatiaren eta Lakidaingo 10. poligonoko 99. lurzatiaren erabilera lagatzeko. Baldintza-agiria espedientean jaso da.
c) Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura azter dezaten eta egoki irizten dituzten alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erabaki hau behin betikoa bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten. Hala gertatuz gero, ez da beharrezkoa izanen Udalak bertze erabaki bat hartzea, eta espediente osoa igorriko da Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera, foru dekretu baten bidez onets dadin.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Mutiloan, 2025eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2503200