2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 37. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko otsailaren 26ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Andosillako 1. poligonoko 37. katastro-lurzatian, erabilera aldatzeko. Plan hori MYC Mobiliario Electrodomésticos SLUk sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz udal honen egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honen bidez:
https://andosilla.sedelectronica.es/transparency/aa115e02-691d-4f6c-8e4a-0a1331180500/
Andosillan, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2502936