50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Okupazioa, 6. poligonoko 3. lurzatiko C azpilurzatian. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2025eko otsailaren 26ko ohiko osoko bilkuran, kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin, hasiera batez onetsi zuen herri-lurren 120 m²-ren erabilera eta okupazioa adjudikatzea, erlezaintzako aprobetxamendua paratzeko. Lur horiek daude Erkudengo Haitza alderdiko 6. poligonoko 3. herri-lurzatiaren C azpilurzatian.

Okupazioaren espedientea jendaurrean egonen da 15 egunean, eta epe horretan interesdunek erabakiaren testu osoa eta hari lotutako dokumentazioa aztertu ahal izanen dute Udaleko Idazkaritzan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Altsasun, 2025eko otsailaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2503203