2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MANCOMUNIDAD DE LA COMARCA DE PAMPLONA
24-02161, 24-02180, 24-02190, 24-02191, 24-02192, 24-02198 eta 24-02199 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoak, lotuta daudenak peoien 36 lanpostu betetzeko deialdiarekin
24-02161, 24-02180, 24-02190, 24-02191, 24-02192, 24-02198 eta 24-02199 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoak, urriaren 24ko 567/2024 Ebazpenaren kontra, zeinaren bidez zati batean onesten den 2024ko ekainaren 26an aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñerriko Zerbitzuak SAn zerbitzuak emateko peoen 36 lanpostu betetzeko deialdiko hautaketa epaimahaiaren 2024ko ekainaren 11ko agiriaren aurrean.
Iruñerriko Zerbitzuak SAn zerbitzuak emateko peoien 36 lanpostu betetzeko deialdian gora jotzeko zenbait errekurtso aurkeztu dira Nafarroako Administrazio Auzitegian, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren urriaren 24ko 567/2024 Ebazpenaren kontra, ebazpen horrek zati batean onesten baitu 2024ko ekainaren 26an aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, hautaketa epaimahaiak 2024ko ekainaren 11n egin zuen agiriaren aurka. Zati batean oneste horren ondorioz, 14 galdera ezabatu dira hautaketa-prozesu horretako "Proba profesional praktiko idatzian".
Interesdun guztiei jakinarazi behar zaie gora jotzeko errekurtso horiek aurkeztu direla, eta deitzen zaie ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10; sarrera Ezkirotz kaletik), dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratu ondoren hamar egun balioduneko epean.
Iruñean, 2025eko otsailaren 25ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2503271