50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OTSAGABIA

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

Otsagabiko Udalak, 2025eko urtarrilaren 3an hartutako erabaki baten bidez, onetsi zuen 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20. artikuluan ezarritako urte anitzeko plangintza-tresna, bertan ezarritako baldintzetan, enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko.

Era berean, onetsi zuen 2025erako lan publikoaren eskaintza, zeinean sartuta baitago lanpostu hau, berritze-tasari dagokiona:

Lanpostu kopurua: 1. Funtzionarioen araubidea. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, plantilla organikoko 2. zenbakia. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %19,99 (%17 + 19/2008 Foru Legearen %2,99). Hizkuntza-eskakizuna: B-2. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2025.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2025eko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizcoz.

Iragarkiaren kodea: L2503338