50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

498/2025 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 2541/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 30ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 1eko 3536/2024 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 22koan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 175/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiakideei adieraztea ezen beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2025eko martxoaren 19an.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.7 oinarrian ezarritakoarekin.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan zerbitzu eginkizun egoeran dauden lehiatzaileak nahiz Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan behin-behineko atxikipena dutenak adjudikatu zaien lanpostuaz jabetzen badira, zerbitzu eginkizunei edo behin-behineko atxikipenari bukaera emanen zaio.

4. Lekualdatze-lehiaketa eginda, 9 lanpostu hutsik gelditu dira, II. eranskinean jaso direnak.

5. Ebazpen hau igortzea Barneko, Funtzio Publikoko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko otsailaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–INGENIARI TEKNIKOEN LEKUALDATZE-LEHIAKETAN ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEEN
EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA
EREMUA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

ÍÑIGO ERDOZAIN, JOSÉ JAVIER

0072314

OSASUN DEP.

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

MISTOA

ARÓSTEGUI RETEGUI, SANCHO

0068794

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

II. ERANSKINA.–INGENIARI TEKNIKOEN LANPOSTUEN LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN ONDORIOZ HUTSIK GELDITU DIREN LANPOSTUAK

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEEN
EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA
EREMUA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

0012018

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

CORDOVILLA

MISTOA

BAI

0066272

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

0068641

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

0071731

OSASUN DEP.

REINA SOFÍA OSPITALEA

FUNTZIONARIOA

TUTERA

EZ-EUSKALDUNA

0072133

OSASUN DEP.

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

0072296

OSASUN DEP.

REINA SOFÍA OSPITALEA

FUNTZIONARIOA

TUTERA

EZ-EUSKALDUNA

0073200

OSASUN DEP.

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

0073201

OSASUN DEP.

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

0073443

OSASUN DEP.

OSASUN MENTALA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

Iragarkiaren kodea: F2502584