1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
BIGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA. "El Royo" (5482-CE), "La Galera" (5483-CE) eta "La Muga" (5484-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektuak, 66/30 kV-eko Promotores La Serna TAEarena (SAT 11603) eta horien ebakuazio-azpiegiturenak. Ríos Renovables SLk sustatu ditu Corellako eta Tuterako udal-mugarteetan.
2024ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 13koan, argitara eman zen "El Royo" (5482-CE), "La Galera" (5483-CE) eta "La Muga" (5484-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektuak (denak 4,95 MWn-ekoak), 66/30 kV-eko Promotores La Serna TAEarena eta horien 66 kV-eko transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturenak (SAT 11603), Corella eta Tuterako udal-mugarteetan egin beharrekoak, jendaurrean jartzeko iragarkia, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta izapidetzeko prozedura hasteko eta aurretiazko administrazio-baimenak eta eraikitzeko administrazio-baimenak lortzeko.
Ingurumen-organoaren 2024ko abenduaren 17ko nahitaezko txostenaren bidez (erreferentzia: 0003-0226-2024-000011), gomendagarritzat jo zen hiru instalazioak eta haien ebakuazio-azpiegiturak, La Serna TAEan duten azken ebakuazio-punturainokoak, jarduketa bakarra izanen balira bezala hartu eta ingurumen-dokumentu bakarra eskatzea, hiru instalazioek, 66/30 kV-eko Promotores La Serna TAE azpiestazioak eta ebakuazio-azpiegitura guztiek ingurumenean sortutako inpaktuen ingurumen-ebaluazioa batera egitea errazteko, eta inpaktu horiek eragindako ondorioen benetako balioa zenbatesteko. Horrez gain, ikusi zen argitaratutako dokumentazioaren barruan ez zegoela 66/30 kV-eko Promotores La Serna TAE azpiestazioari eta 66 kV-eko lurpeko linea elektrikoari buruzko ingurumen-dokumentazioa. Linea horrek TAE horretatik lehendik dagoen "La Serna 66kV" TAE azpiestazioraino eramaten du energia.
2025eko urtarrilaren 29an, Ríos Renovables SLk ingurumen-dokumentu bakarra aurkeztu zuen, jasotzen dituena honako hauen ingurumen-inpaktuak: hiru instalazioena, 66/30 kV-eko Promotores La Serna TAE azpiestazioarena eta lehendik dagoen "La Serna 66 kV" TAEko azken ebakuazio-punturainoko ebakuazio-azpiegitura guztiena.
Hori horrela, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan (errege dekretu horrek energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak eta energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak arautzen ditu) ezarritakoaren ondorioetarako, jendaurreko tramitean jartzen dira espediente hauek:
–Eskatzailea: Ríos Renovables SL.
–Xedea: jendaurrean jartzea proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren baterako azterketa, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura hasteko, eta aurretiazko administrazio-baimenak eta eraikitzeko administrazio-baimenak lortzeko.
–Instalazioen deskribapena: "El Royo" (5482-CE), "La Galera" (5483-CE) eta "La Muga" (5484-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoak, denak 4,94 MWn-ekoak, 66/30 kV-eko Promotores La Serna TAE azpiestazioa eta haien 66 kV-eko transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak (SAT 11603), Corella eta Tuterako udal-mugarteetan.
–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.
Espedienteak jendaurrean jarriko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), edozein interesdunek kontsultatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.
Era berean, esteka hauen bidez ere kontsultatzen ahalko dira:
–"El Royo" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren 30 kV-eko ebakuazio-azpiegiturak (5482-CE):
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-5482-CE-bigarrena
–"La Galera" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren 30 kV-eko ebakuazio-azpiegiturak (5483-CE):
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-5483-CE-bigarrena
–"La Muga" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren 30 kV-eko ebakuazio-azpiegiturak (5484-CE):
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-5484-CE-bigarrena
66/30 kV-eko "Promotores La Serna" TAE azpiestazioa eta haren 66 kV-eko ebakuazio-azpiegiturak (SAT 11603):
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-SAT11603-bigarrena
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak 30 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Alegazioak edozein erregistro bulegotan aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente zenbakia adierazita.
Iruñean, 2025eko otsailaren 19an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2502617