1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
177/2024 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda (2024ko azaroaren 13an egin zen proba).
Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak urtarrilaren 19an emandako 1/2024 Ebazpenaren bidez, industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko azterketen 2024ko deialdia onetsi zen.
Galdaretako industria-operadoreen, A, B eta C kategoriako gas instalatzaileen eta petrolio-produktu likidoen instalatzaileen edo konpontzaileen (I. II. eta III. kategoriak) gaikuntza, garabi-dorreko operadoreen txartela eta eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala lortzeko bigarren deialdiko probak egin ondoren, izendatutako epaimahaiak proba horiek gainditu dituzten pertsonen zerrenda aurkeztu du, onetsia izan dadin.
Adierazitakoarekin bat, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak otsailaren 1ean emandako 10/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza lortzeko probak, 2024ko bigarren deialdiari dagozkionak, gainditu dituzten pertsonen zerrenda. Proba horiek azaroaren 13an egin ziren.
2. Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atalari agintzea presta ditzan galdaretako industria-operadoreen, A, B eta C kategoriako gas instalatzaileen eta petrolio-produktu likidoen instalatzaileen edo konpontzaileen (I. II. eta III. kategoriak) lanbide gaikuntza egiaztatzeko agiriak, garabi-dorreko operadoreen txartelak eta eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionalak, kasuan kasuko azterketak gainditu dituzten pertsonei emateko, arlo bakoitzerako ezarrita dauden betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko agiriak aurkeztu ondoren.
3. Ebazpen hau eta haren eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan espediente-kodea adierazita: SEMSI-RP-2-2024.
Iruñean, 2024ko abenduaren 9an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
ERANSKINA.–GALDARETAKO INDUSTRIA-OPERADOREEN GAIKUNTZA LORTZEKO PROBAK GAINDITU DITUZTEN PERTSONEN ZERRENDA
Deiturak eta izena:
ALFARO GONZALEZ, MANUEL
ALVARADO AVALOS, NORBIL
BOGO VARELA, MARCOS ANTONIO
BONA TAMBO, SAMUEL
BOUTSLIGHOI RAOUI, ABDELAZIZE
CALLEJA CRISTOBAL, JOSE ANTONIO
DE DOMINGO DE BLAS, PABLO
EL ALAOUI, JAAFAR
FERNANDEZ VAZQUEZ, ALBERTO
GALVÁN TORIBIO, MIGUEL ÁNGEL
GERMAN MORILLAS, ANGEL
IBAÑEZ GIL DE GOMEZ, HECTOR
IBARROLA LERGA, JOSU
LUCEA OLCOZ, JAVIER
MAILLO CLEMENTE, MANUEL
MARTINEZ CORREDOR, MIKEL
MATOS RODRIGUEZ, JORGE
OLIETE GARCIA, JORGE
ORERO RUART, EDGAR
PEREZ POYO, DAVID
RESANO IÑIGO, JAVIER
RODRIGUEZ CANCELO, DAVID
RODRIGUEZ CARDOSO, FABIO MANUEL
SALAZAR GONZÁLEZ, LUIS MIGUEL
SANTAMARIA GONZALEZ, DIEGO
SANZ JIMENEZ, JORGE
TELLO CARHUAMACA, FRANCIE MIGUEL
VALENCIA LAIZ, IGNACIO
VALLÉS ARRIETA, ENEKO
PETROLIO-PRODUKTU LIKIDOEN INSTALATZAILEEN EDO KONPONTZAILEEN GAIKUNTZA (III. KATEGORIA) LORTZEKO PROBAK GAINDITU DITUZTEN PERTSONEN ZERRENDA
Deiturak eta izena.
FERNANDEZ PORTELA, DIEGO
GARABI-DORREKO OPERADOREEN TXARTELA (KATEGORIA BAKARRA) LORTZEKO PROBAK GAINDITU DITUZTEN PERTSONEN ZERRENDA
Deiturak eta izena.
ALEMÁN MARTÍNEZ, MARIO RIGOBERTO
CEVALLOS ÁLVAREZ, JAIRO VICENTE
FLORES NUÑEZ, JOSUE JAIRO
GARCÍA CORREA, GERMÁN ANDRÉS
IRISARRI MUNILLA, JOSE MIGUEL
RAMOS SOLA, JOKIN
SORIANO MOLINA, OSCAR
ZALDAIN JIMÉNEZ, IBAN
Iragarkiaren kodea: F2417791