2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, egin daitezen desjabetzeko aktak, honako proiektu honetan: Uraren goi hornidurako hodi nagusia La Pedreratik (3. fasea). Milagroko deribazioa
Mairagako Mankomunitateko buruak abenduaren 23an emandako 2024-0121 Ebazpenaren bidez, adierazi zen noiz eginen diren okupatu aurreko aktak eta, bidezkoa bada, okupatu eta ordaintzeko aktak, honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideei dagokienez: Uraren goi hornidurako hodi nagusia La Pedreratik (3. fasea). Milagroko deribazioa.
Milagroko eta Alesbeseko udaletan eginen da ekitaldia, 2025eko otsailaren 3tik 7ra, biak barne, 09:00etatik aitzin.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.
Tafallan, 2024ko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2418764