5. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, egin daitezen desjabetzeko aktak, honako proiektu honetan: Uraren goi hornidurako hodi nagusia La Pedreratik (3. fasea). Funesko deribazioa

Mairagako Mankomunitateko buruak abenduaren 23an emandako 2024-0119 Ebazpenaren bidez, adierazi zen noiz eginen diren okupatu aurreko aktak eta, bidezkoa bada, okupatu eta ordaintzeko aktak, honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideei dagokienez: Uraren goi hornidurako hodi nagusia La Pedreratik (3. fasea). Funesko deribazioa.

Azkoiengo Udalean eginen da ekitaldia, 2025eko otsailaren 6an, 09:00etatik aitzin.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.

Tafallan, 2024ko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2418762