5. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, Lurzoru Industrialaren Udal Plan Orokorrean: 1. poligonoko 712. eta 1372. lurzatien sailkapena aldatzea, 6.2 AR4 azpisektorearen antolamendua kentzea eta 1. poligonoko 659. eta 1181. lurzatien erabilera aldatzea. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, helburu duena 1. poligonoko 712. eta 1372. lurzatien sailkapena aldatzea, 6.2 AR4 azpisektorearen antolamendua kentzea eta 1. poligonoko 659. eta 1181. lurzatien erabilera aldatzea.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Azkoienen, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2418606