2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Udal Planeko eraikingintza arautzen duen udal ordenantzan eta Gorraizko Jaurerriko plan partzial zaharraren esparruko eraikingintza ordenantzan. Hasierako onespena
Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa egitea Udal Planeko eraikingintza arautzen duen udal ordenantzan eta Gorraizko Jaurerriko plan partzial zaharraren esparruko eraikingintza ordenantzan.
Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko izapidea, hogeita hamar egun baliodunekoa. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin; halakorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Sarrigurenen, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2418732