2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia ematea. Gimnasioa
Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko urriaren 14an:
REV 14-OCT-24 (14/EV).
Ikusirik LIO / 2024 / 1272 espedientea, Pamplona Calle Estella Sport Solutions SLUk sustatua, zeinaren bidez jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia eskatzen baitira, gimnasio jarduera ezartzeko Lizarra kaleko 10ean, eta ikusirik udal txosten teknikoak, ebatzi dut:
Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:
Lanak adierazitakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da.
Nafarroako Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialeko teknikariak ikus-onetsitako eranskina, 2024ko urriaren 3ko erregistro-data duena, lehenetsiko da aurreko dokumentazioaren gainetik, kontraesanik bada.
Instalatu eta une oro mantenduko dira suteen aurkako prebentzio-neurriak eta erabilerarako segurtasun-neurriak, bat etorriz Nafarroako Arkitekto Teknikoek Elkargo Ofizialeko kideak edo kideek 2024ko maiatzaren 10ean sinatutako obrarako eta jarduera sailkaturako proiektuarekin, eranskinarekin eta suteen aurkako prebentzioaren arloan indarrean den araudiarekin.
Muskulazio eta jarduera geletako erabiltzaileen gehieneko edukiera 111 lagunekoa da.
Larrialdietako argiak instalatuko dira, horrela betez SUA 4 oinarrizko dokumentuko 2. apartatua (Larrialdietako argiak).
Eskuzko babes-instalazioen seinaleztapena eginen da DB SIko 4.2 atalaren arabera.
Ebakuazio-bitartekoak seinaleztatuko dira DB SIko 3. ataleko 7. apartatuaren arabera.
Eremu okupagarrietan estaldura gisa erabiliko diren eraikuntza-elementuak honako hauek izanen dira: EFL zoruetan, eta C-s2,d0 hormetan eta sabaietan. Espazio ezkutu ez-estankoetan, sabai aizunetan eta zoru goratuetan, honako hauek izanen dira: BFL-s2 lurzoruetan, eta B-s3,d0 hormetan eta sabaietan. Gainera, beteko dute SIko 1. ataleko 3. puntuan espazio ezkutuei buruz ezarritakoa.
Barneko airearen deskarga eginen da neurri egokiko dezelerazio-plenum baten bidez, eta lamazko sareten bidez, zeinak irteera horizontalekoak eta neurri egokikoak izanen baitira, eta gutxienez 2,50 m-ko garaieran kokatuko baitira. Xedea da kanpoaldean ingurumen-alterazioak eta -nahasmenduak saihestea.
Eragiten dioten xedapenetan, DB SUAn (Erabilera-segurtasunaren eta irisgarritasunaren oinarrizko dokumentua) ezarritakoa beteko da, bai eta Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legean oztopo fisikoei eta zentzumen-oztopoei dagokienez ezarritakoa ere.
Ingurumen-ingeniaritzako txostena:
Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa:
Jardueraren funtzionamendu-ordutegiak egunekoa izan beharko du, 07:00etatik 23:00etara bitartean.
Musika-ekipoetatik igorritako musika-giroa 75 dBA-koa izanen da, bat etorriz Jarduera gogaikarri, kaltegarri, osasungaitz eta arriskutsuen gaineko ordenantzaren 9.B) artikuluarekin.
Jarduera esparruaren –gimnasioaren– eta goiko esparru babestuaren –ostatu-etxearen– artean, aireko zaratarekiko isolamendua (DnT,A) izanen da 60 dBA-tik gorakoa, eta justifikatu beharko da aireko zaratarekiko isolamenduaren proba baten bidez, teknikari eskudun batek sinatuta, bat etorriz Jarduera gogaikarri, kaltegarri, osasungaitz eta arriskutsuen gaineko ordenantzaren 9.B) artikuluarekin.
Jarduera esparruaren –gimnasioaren– eta alboko esparru babestuaren –bulegoen– artean, aireko zaratarekiko isolamendua (DnT,A) izanen da 50 dBA-tik gorakoa, eta justifikatu beharko da aireko zaratarekiko isolamenduaren proba baten bidez, teknikari eskudun batek sinatuta, bat etorriz Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) DB-HR dokumentuarekin.
Jarduera esparruaren –gimnasioaren– eta goiko esparru babestuaren –ostatu-etxearen– artean eta jarduera esparruaren eta alboko esparru babestuaren –bulegoen– artean, inpaktuen zarataren presio-maila orokorra (L’nT,w) ez da 60 dBA-tik gorakoa (gomendioa da 40 dBA-tik gorakoa ez izatea), eta justifikatu beharko da inpaktuen zaratekiko isolamenduaren proba baten bidez, teknikari eskudun batek sinatuta, bat etorriz EKT-DB-HR dokumentuko prebentzio neurriekin, jarduerak sorturiko inpaktuen zarata murrizteko zoruko forjatuaren tratamenduan (zolata flotatzailea).
Neurri zuzentzaileak justifikatu beharko ditu kanpoko klimatizazio unitateetan (potentzien batura: 64 dBA + 64 dBA + 63 dBA = 68 dBA), bete daitezen 1367/2007 Errege Dekretuaren 25.1.b).iii) artikuluan ezarririko balioak (errege dekretu horren bidez garatzen da Zaratari buruzko 37/2003 Legea, zonifikazio akustikoari, kalitate helburuei eta soinu-igorpenari dagokienez); hain zuzen ere, artikulu horretan, bizitegi-erabilera nagusi den lurralde sektoreetarako, <= 60 dBA ezartzen da eguneko ordutegirako, eta <= 50 dBA gaueko ordutegirako, baldin eta programatzen bada horiek martxan egon daitezen jardueraren funtzionamendu-ordutegitik kanpo.
Prebentzio neurriak adierazi beharko dira musika-sistemaren bozgorailuen hormako finkatze-sistemarako, bai eta klimatizazio unitateen eta ekipamenduaren (pisu hileko eremuak, lasterka egiteko zintak, bizikletak, eliptikoak, indar-makinak...) finkatze sistemetarako ere, bat etorriz 135/1989 Foru Dekretuaren 11. artikuluarekin.
Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, kontratatu beharko da eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat, inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuan, dagokion erregistroan.
Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 6 hilabeteko epean. Baimen hauek iraungitzat joko dira, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.
Behar diren neurriak hartuko dira langileen, eraikinaren erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarreko legediak arlo horretan ezarritakoarekin bat.
Auzokideen atsedena babesteko, lanak egunez bakarrik eginen dira. Halaber, hauts-emisioak erabat kontrolatu behar dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.
Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.
Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta, horretarako, eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan dago eskura, edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako agiriekin batera; horien artean obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa dago, eskaera-orria ematen den leku beretan emandako ereduaren arabera aurkeztu beharrekoa.
Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Iruñean, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2418666