5. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Xehetasun-azterketa, Untzitiko (Untzitibar) 1. poligonoko 33. lurzatian. Hasierako onespena

Untzitibarko Udalak, 2024ko abenduaren 21eko Alkatetzaren ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Untzitiko (Untzitibar) 1. poligonoko 33. lurzatiaren xehetasun-azterketa, José Javier Tomás Elizalde Arangurenek sustatua eta Mariano González Presenciok eta José Javier Esparza Unsainek idatzia.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Untzitin, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2418769