2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAO
Desafektazioa, 1. poligonoko 7. lurzatiaren zati batean. Jendaurrean jartzea
Girgillaoko Udalak, 2024ko abenduaren 20an egin ohiko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea 155 m²-ren desafektazioa Girgillaoko 1. poligonoko 7. lurzatian, etxeko ukuiluak jartzeko.
Erabakia eta espedientea, zeinak interesdunen eskura baitaude Udalaren Idazkaritzan, jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aukera izan dezan bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.
Etxarren Girgillaon, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Gonzalo Parreño Oroz.
Iragarkiaren kodea: L2419101