5. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

01/809. partzelaren kalifikazio juridikoa aldatu eta besterengarritasuna adieraztea. Jendaurrean jartzea

Etxarri Aranazko Udalak, 2024ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen 01/809. partzelaren (Arkuetabide Kalea) kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari hasiera ematea, ondare-lurzati bezala deklaratzeko, legedian zehazten diren baldintzak betetzen direlako, eta 01/809. partzelaren beterengarritasuna adieraztea.

Onetsitako espedientea ikusgai egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ondasunaren kalifikazio juridikoari behin betiko onespena eman zaiola ulertuko da.

Etxarri Aranatzen, 2024ko abenduaren 24an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2418794