2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 522. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzak 2024ko abenduaren 23an emandako 353/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Zizur Txikiko katastroko 1. poligonoko 522. lurzatian, FEISAk (Miravalles ikastetxea) sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Gazolatzen, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2418749