5. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

UE59 unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Bakaikuko Udalak, 2024ko azaroaren 28ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen UE59 unitatearen 1. eta 2. faseen urbanizazio proiektua, Construcciones Bakaikoa SLk sustatu duena, espedientean jasotako edukiaren arabera.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 27ko 2/2017 Foru Legearen 79. artikuluan xedatuari (horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Bakaikun, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2418616