5. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Udal Plan Orokorreko 2. aldaketa egituratzailea, hirigintzako araudi orokorraren 60. artikuluari dagokiona. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2024ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste. Hona haren xedapen zatia:

a) Hasiera batez onestea Arangurengo Udal Plan Orokorreko 2. aldaketa (hirigintzako araudi orokorraren 60. artikulua), espedientean jasota dagoen bezala.

b) Jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean, eta erabaki honen iragarkia argitaratzea hedapen handieneko egunkarietan eta udaleko iragarki-taulan.

c) Arangurengo Udal Plan Orokorraren 2. aldaketa Nafarroako Gobernuan lurralde antolamenduan eskumena duen departamentuari igortzea, eta honako hauek eskatzea: (i) Nafarroako Gobernuko departamentuen txostenak bildu daitezela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71.9 artikuluan aurreikusitako txosten orokorra egiteko, eta (ii) ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua has dadila, Arangurengo Udal Planaren Araudi Partikularreko 2. ataleko 2.3 artikuluko aldaketa egituratzailea egiteko, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Mutiloan, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2418673