5. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 31. lurzatian. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2024ko abenduaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 31. lurzatian, Carlos Dallo Díaz de Ceriok sustatua eta Enrique Aranzubia Álvarez arkitektoak izenpetua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Antzinen, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, María Lourdes Ibáñez Sanz.

Iragarkiaren kodea: L2418759