2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA
Deialdia, hiru lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Iratiko basozain-informatzaileen lanpostuetarako izendapena
Aezkoako Batzarre Nagusiko buruak, 2024ko abenduaren 27an, honako ebazpen hau eman du:
Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko plantilla organikoko basozain-informatzaileen hiru lanpostu huts, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa), eta 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an. Bada, deialdiko kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz eta ikusita interesdunek, deialdi horren 10.2 oinarrian ezarritakoa betez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu dutela,
EBAZTEN DUT:
Lehena.─Honako hauek izendatzea Aezkoako Batzarre Nagusiko langile lan-kontratudun finko, Iratiko basozain-informatzailearen lanpostua bete dezaten:
1.–Agorreta Bernal, Iñigo.
–Lanpostu zenbakia: 1.
–Maila: D.
–Araubide juridikoa: lan-kontratuduna.
–Lanaldia: aldizkako lan-kontratuduna.
2.–Argote González, Naiara.
–Lanpostu zenbakia: 2.
–Maila: D.
–Araubide juridikoa: lan-kontratuduna.
–Lanaldia: aldizkako lan-kontratuduna.
3.–Ubau Galarza, Nere.
–Lanpostu zenbakia: 3.
–Maila: D.
–Araubide juridikoa: lan-kontratuduna.
–Lanaldia: aldizkako lan-kontratuduna.
Bigarrena.–Izendatutako izangaiek 2025eko urtarrilaren 10ean jabetu beharko dute lanpostuaz. Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki erakundeko lan-kontratudun langile finko izateko.
Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batzarre Nagusiaren web-orrian. Orobat, interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Ariben, 2024ko abenduaren 30ean.–Batzarreko burua, Carlos Bueno Reca.
Iragarkiaren kodea: L2419172