2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Akats zuzenketa deialdian: mantentze-lanetako koordinatzailearen eta lan-arriskuen prebentzioko koordinatzailearen lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko, bata prestakuntzarako eta bertzea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Antsoaingo Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren
Deialdi hori argitaratu zen 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an.
Akatsa aurkitu da II. Eranskinaren (Gai-zerrenda) I. zatian (Legedia), zeina baitago deialdiaren ezaugarrien taulan. Hala, akats hori zuzentzen da, akats zuzenketa hau argitaratuz:
3. gaian, hau dioen tokian:
6/2006 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa: Adjudikazioa: parte hartzeko eskaerak eta eskaintzak; Kontratazio mahaia; Prozedurak: irekia, mugatua eta negoziatua, Europar Batasuneko atalasetik beherakoak; publizitatea: publizitate arauak eta epeak: Europar Batasuneko atalasetik beherako kontratuak; kontratua adjudikatzea eta formalizatzea; baldintza tekniko partikularren agiriak.
Honela behar du:
2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa.
Antsoainen, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2418686