5. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Antsoaingo ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko urriaren 9an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04195.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub = SUB-RC-2024-3100200104195

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

Lote bakarra: Antsoaingo 1441/2 zenbakiko finka, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko 3446. liburukia, 16. liburua, 127. folioa. IDUFIR: 31012000297397.

Deskribapena: Hiri finka: Ehuneko zazpi osokoren eta hirurogeita hamar ehunen partaidetza banaezina, trastelekurako lokal batena (kokatuta dago SU.4 izenekoaren zati bati dagokion orube eraikigarriaren gaineko eraikinaren beheko solairuan) eta garajerako lokal batena (kokatuta dago SU.3 lurzatiaren zati batean, Antsoaingo Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko R.2 unitateari dagokionez). Lehenengo blokean dago, hogeita lau etxebizitzako proiektuaren barnean, blokeko atariaren atzealdean eta ezkerraldean, eta Soroko plazako bederatzi zenbakia du (hara begira dago Noain Anaien kaletik), Antsoaingo jurisdikzioan. Partaidetza horrek ematen du hamabosgarren zenbakiko trastelekuaren erabilera esklusibo eta baztertzailea (lau metro eta hirurogeita lau dezimetro karratuko azalera erabilgarria du).

Katastroan: Trastelekua Antsoainen, Soroko plaza 9, 15. behea. 486. lurzatia, 22. poligonoa, 12. azpiarea, 27. hiri-unitatea; 5 metro karratu. Katastroko erref.: 310000000001693034RX.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko abenduaren 18an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2418438