5. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA: aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea, goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko, Arroizko udal mugartean. Espedientearen kodea: SAT11650.

Bete beharrez Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. eta 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa (errege dekretu horren bidez arautzen dira energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkaturatze eta hornidura jarduerak eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak), jendaurrean jartzen da goi tentsioko instalazio honi dagokion espedientea:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena lortzeko eta onura publikoa zehazki deklaratu dadin.

–Azalpena: "Murieta-Arroitz" ETLLa (13,2 kV-eko zirkuitua) lurperatzea, Ermita TZaren (Arroitz) eta 1606. euskarriaren artean, Arroizko udal mugartean.

–Helburua: inguru horretako hornidura elektrikoa hobetzea.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sat11650

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo erabiliz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.

Iruñean, 2024ko abenduaren 11n.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

SAT11650 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO

Aireko linearen ukipenak.

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK

Udalerria

Proiektuko finka

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

Jabea

Herria

Probintzia

Jarduketa

Euskarri zk.

Euskarriaren okupazioa (m²)

Linearen luzera (m)

Lurgain-zortasuna (m²)

Zuhaitzak moztea (m²)

Arroitz

1

1

1513

Oihana, larreak

Arroizko Udalaren herri-lurrak

Arroitz

Nafarroa

ETALa

1606

1,00

Lurpeko linearen ukipenak.

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK

Udalerria

Proiektuko finka

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

Jabea

Herria

Probintzia

Jarduketa

Kutxatila kop.

Kutxatilen okupazioa (m²)

Kanalizazioaren luzera (m)

Kanalizazioaren zabalera (m)

Kanalizazioaren azalera (m²)

Arroitz

1

1

1513

Oihana, larreak

Arroizko Udalaren herri-lurrak

Arroitz

Nafarroa

ETLLa

1,00

1,00

34,00

0,84

28,56

Iragarkiaren kodea: F2417977