1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA: aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea, aireko linea bat lurpeko bihurtzeko eta zirkuitu bikoitzeko lurpeko linea bat eta 13,2 kV-eko 5845 "Pardo" transformazio zentro automatizatua instalatzeko Andosilla I" eta "Esperanza I" parke fotovoltaikoaren ebakuaziorako, Carcarko udal mugartean (Nafarroa). Espedientearen kodea: SAT 11643.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. eta 55. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (errege dekretu horren bidez arautzen baitira energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkaturatze eta hornidura jarduerak eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak), jendaurrean jartzen da honako espediente hau:
–Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
–Azalpena: euskarri berri bat paratzea (506. zenbakia) aireko linea bat (5845 "PARDO" TZrako deribazioko zirkuitu bikoitzeko GTALa, 13,5 kV-ekoa) lurpeko bihurtzeko, 5845 "PARDO" TZa eraikitzea eta 13,5 kV-eko zirkuitu bikoitzeko GTLLa eraikitzea euskarri berritik 5845 "PARDO" TZ berrira.
–Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena lortzeko eta onura publikoa zehazki deklaratu dadin.
–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), edozein interesdunek kontsultatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.
Era berean, esteka honetan ere kontsultatzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-SAT11643
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo erabiliz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.
Iruñean, 2024ko abenduaren 5ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
SAT11643 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Lur mota / Laborea | Kutxatila kop. | Zangaren luzera (m) | Zangaren zabalera (m) | Euskarri zk. | Euskarriaren okupazioa (m²) | TZaren okupazioa (m²) | TZrako sarbidea (m²) |
Carcarko Udala | Cárcar | 4 | 149 | 310000000002363850GT | Lehorreko alorra | 2 (1 m²-koak) | 7,2 | 1,5 | 506 | 9,89 | 34,42 | 217,86 |
Iragarkiaren kodea: F2417684