5. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Baztango (Almandoz) Arritxuri 33061 harrobiko ofita-frontea ustiatzeko proiektua aldatzea.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea eta Erauzketa-industrien hondakinak kudeatzeari eta meatzeetako jarduerak ukitutako tokiak babestu eta birgaitzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretua aplikatuz, jendaurrean jartzen da Canteras Acha SA enpresak Baztango udal mugartean sustatutako Arritxuri 33061 emakidako ofitako meatze-ustiapenaren proiektua aldatzeko eskaera.

30 egun baliodunean (larunbatak, igandeak eta jaiegunak kenduta), iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jarduerak ukitzen dituela uste dutenek alegazioak aurkezten ahal dituzte, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzenduta, Nafarroako Gobernuko erregistro orokor elektronikoaren bitartez, ahal dela.

Espedientea ikusgai dago Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/arritxuri-33061-ustiatzeko-proiektua-aldatzea

Iruñean, 2024ko azaroaren 25ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2417154