5. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Genetika Zerbitzurako biologo klinikoen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari egindako aldaketaren aurka (deialdi hori Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 19ko 2363E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta organo beraren urriaren 21eko 3323E/2024 Ebazpenaren bidez aldatu egin zen).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Genetika Zerbitzurako biologo klinikoen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aldaketari dagokionez (deialdi hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 19ko 2363E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen, zeina 2024ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, eta organo beraren abuztuaren 19ko 2363E/2024 Ebazpenaren bidez aldaketa bat egin zitzaion), iragartzen da gora jotzeko errekurtso bat jarri dela aldaketa horren aurka, eta, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2024ko abenduaren 10ean.–Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, María José Álvarez Los Arcos.

Iragarkiaren kodea: F2417935