48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

MORANTE UREZTATZAILE-ELKARTEA

Batzar nagusi arrunta

Elkarteko kide guziei dei egiten zaie batzar nagusi arruntera. Martxoaren 28an eginen da (ostirala), Bajo El Arco kaleko 49an dagoen eraikinean, 11:30ean, lehenbiziko deialdian, eta, gehiengorik izan ezean, ordu erdi geroago, bigarren deialdian, bertaratzen diren kideekin, edozein izanik ere bertaratuen kopurua. Hartzen diren erabakiak baliozkoak izanen dira, eta honako gai-zerrenda honi jarraituko zaio:

1. Aurreko bilkurako (2024ko uztailaren 19koa) akta irakurtzea eta, bidezkoa bada, onestea.

2. Onestea, bidezkoa bada, ordaintzetik salbuestea, 2025. urtetik aurrera, masa erkideko 1. poligonoko 651. lurzatiari dagokion derrama.

3. 2024ko ekitaldiko urteko memoria. Gobernu Batzarrak aurkeztuko du.

4. 2024ko urteko kontuak aztertzea eta, bidezkoa bada, onestea. Gobernu Batzarrak aurkeztuko ditu.

5. 2025eko ekitaldirako kalkulatutako diru-sarreren eta gastuen aurrekontua aztertzea eta onestea. Gobernu Batzarrak aurkeztuko du.

6. Galde-eskeak.

Deialdi honetan adierazitako gaiak baino ez dira aztertuko.

Beste parte-hartzaile bat ordezkatuz bertaratu ahal izateko, beharrezkoa izanen da egoki den baimena edo ahala aurkeztea (elkarte honen ordenantzen 55. artikulua).

Alesbesen, 2025eko otsailaren 27an.–Elkarteko burua, Francisco Javier Burgui Calahorra.

Iragarkiaren kodea: P2503194