6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
BARGOTAKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA
Batzar nagusi arrunta
Dei egiten zaie elkarteko partaide guztiei, ager daitezen informatikako gelara (El Brujoren gaineko aldean), 2025eko martxoaren 28an, 19:30ean, lehenbiziko deialdian, eta ordu erdi geroago bigarren deialdian. Baliozkoak izanen dira bigarren deialdian hartzen diren erabaki guztiak. Hona hemen
Gai-zerrenda:
1.–Aurreko batzarraren akta irakurri eta, hala badagokio, onestea.
2.–2024. urteko kontuak aurkeztea.
3.–Urteko memoria.
4.–2025. urteko aurrekontua.
5.–Kargudunak aukeratzea eta izendatzea.
Bete beharreko karguak: 5 kide Gobernu Batzorderako.
6.–Galde-eskeak.
Bargotan, 2025eko otsailaren 28an.–Elkarteko burua, Manuel Hernández Arrieta.
Iragarkiaren kodea: P2503278