48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxeko laguntza zerbitzuaren 2025eko tasak. Behin betiko onespena

2025eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14an, argitara eman zen etxeko laguntza zerbitzuaren tasen aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko aldia iragan da, eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, argitara ematen dira, izan ditzan uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutako ondorioak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN TASAK, 2025

HILEKO PER CAPITA ERRENTA

Diru sarrerak: 564,70 euro hileko edo gutxiago: salbuetsirik.

Diru sarrerak: 564,70 euro eta LGSaren %60ren artean (lanbide arteko gutxieneko soldata): 0,83

LGSaren %60 eta %75 artean: 1,22.

LGSaren %75 eta %90 artean: 1,84.

LGSaren %90 eta %105 artean: 2,13.

LGSaren %105 eta %120 artean: 2,43.

LGSaren %120 eta %135 artean: 3,65.

LGSaren %135 eta %150 artean: 6,10.

LGSaren %150 eta %165 artean: 5,81.

LGSaren %165 eta %180 artean: 7,28.

LGSaren %180tik gora: 8,53.

Lanbide arteko gutxieneko soldata: 1.184,00 euro hilean.

Altsasun, 2025eko otsailaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Juan José Goicoechea San Román.

Iragarkiaren kodea: L2502853