2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2025eko otsailaren 24an egindako bilkuran, hasiera batean onartu zuen aldaketa egitea Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, onartutako aldaketak jendaurrean egon beharko du hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.
Jendaurrean egoteko aldia igarota alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onartuta geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Iruñean, 2025eko otsailaren 25ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2502858