2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea
Esako Udalak, 2025eko otsailaren 21ean egindako osoko bilkura arruntean, jarraikiz Herri-lurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantzari (28. artikulua eta hurrengoak), erabaki zuen 10 egun naturaleko epea irekitzea (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen zenetik hasita), Esako herritarrek eska dezaten, interesik badute, herri-lurzatiak adjudikatzea, bai alorrak, lehentasuna duten herritarrentzako aprobetxamenduen araubidean, bai alorrak herritarrei zuzenean adjudikatzeko, jarraikiz honako hauetan ezarritako baldintzei: Ordenantza, arautzen duena herri-lurretako aprobetxamendua (argitaratu zen 2015eko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 8an), urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua (horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea (Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Esan, 2025eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L2502855