48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Tarifen aldaketa, honako honetan: Ordenantza, arautzen dituena hilerriaren erabilera eta tasa. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2025eko otsailaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 5. artikulua (tarifak), honako honetan: Ordenantza, arautzen dituena hilerriaren erabilera eta tasa (argitaratu zen 2024ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 22an).

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Esan, 2025eko otsailaren 24an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2502838