1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
26E/2025 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez gastu gehigarrirako baimena ematen baita 2025ean enpresetan garraio jasangarrirako planak egiteko laguntzen deialdiko konpromisoei aurre egiteko.
Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 20ko 393E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen enpresetan garraio jasangarrirako planak egiteko laguntzen deialdia, 2025ekoa.
Ebazpen horretan 40.000 euroko gastua baimendu zen 2025eko ekitaldiko 820001 82500 7701 467300 "Nafarroa energia-trantsizioa frogatzen duen eskualdea. Deskarbonizazio planak" izeneko partidaren kargura. Halaber, gehienez ere 40.000 euroko kopuru gehigarria finkatu zen, zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetan erabiltzeko. Gehigarri hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera arautuko da. Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzeagatik.
Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 24E/2025 Ebazpenaren bidez, industria sektoreko ETEetan eta enpresa handietan deskarbonizazio planak egiteko laguntzen 2025eko deialdia ebatzi da. Ebazpen horren ondorioz, deialdian baimendutako aurrekontu kredituko 11.217,70 euroko zenbatekoa askatu da, eskaera guztiei erantzun ondoren eman gabe gelditu dena. Deialdi honi dagokion partida aipatutako bera da, hots, 820001 82500 7701 467300 "Nafarroa energia-trantsizioa frogatzen duen eskualdea" izenekoa.
Aurreko paragrafoa bat dator Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3.a) artikuluko lehen puntuan adierazitakoarekin. Era berean, lege horren beraren 31.3 b) artikuluan adierazitako baldintza betetzen eta beteko da, hau da, kreditu gehigarria onetsi eta argitaratu beharko dela deialdia emateko ebazpena eman aurretik.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Gastu gehigarrirako baimena onestea, 2025ean enpresetan garraio jasangarrirako planak egiteko laguntzen deialdiko konpromisoei aurre egiteko:
AURREKONTU-PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA (euroak) |
820001 82500 7701 467300 Nafarroa energia-trantsizioa frogatzen duen eskualdea. Deskarbonizazio planak | 2025 | 2.685,00 |
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko martxoaren 3an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.
Iragarkiaren kodea: F2503392