48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2025erako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Akats zuzenketa

Esako Udalak, 2025eko otsailaren 21ean egin ohiko bilkuran, erabaki du zuzentzea Esako Udalaren 2025erako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoen behin betiko onespenean atzemandako akatsa. Behin betiko onespen hori 2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13koan.

Iragarki horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da zuzenketa:

Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren 5. artikuluan,

Honela dioen tokian:

"a) Etxeetan erabiltzeko hornidura:

–Gutxienekoa: 18,60 euro seihilekoan, 30 m³-ri dagokiona".

Honela behar du:

"a) Etxeetan erabiltzeko hornidura:

–Gutxienekoa: 20,10 euro seihilekoan, 30 m³-ri dagokiona".

Esan, 2025eko otsailaren 24an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2502829