48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, Alesbesko Virgen del Portal egoitzan zerbitzu-ematearen tasetan. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2025eko otsailaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Alesbesko Virgen del Portal egoitza erakunde autonomoan zerbitzu-ematearen tasen aldaketa.

Onetsitako tasen aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek Udalaren Idazkaritzan espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, tasetan egin aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2502968