2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Aldaketa, haur eskola arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Alesbesko Udalak, 2025eko otsailaren 20an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea Alesbesko Udalaren haur eskola arautzen duen ordenantzan.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Alesbesen, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2502966