48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea

Honen bidez, aditzera ematen da 2025eko otsailaren 21etik martxoaren 21era bitarte izanen dela epea borondatez ordaintzeko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2025eko zerga.

Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, borondatezko epearen azken egunean, hots, 2025eko martxoaren 21ean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaindu behar dira borondatez ordaintzeko epean, udal honen kontu batean, igorritako ordainketa-abisuan adierazten den horretan.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ukarren, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkatea, Jorge Juan Petrina Piñal.

Iragarkiaren kodea: L2502752