48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea

Udal honen Gobernu Batzarrak, 2025eko otsailaren 20an egindako bilkuran, onetsi zuen deialdi bat, helburu duena adjudikatzea Tuterako herri-lurzatien loteak, lehorreko laboreetarako eta ureztatzeko, prozedura hauen bidez: lehentasuna duten herritarrentzako adjudikazioa eta herritarrentzako zuzeneko adjudikazioa. Era berean, erabaki zuen espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, Tuterako Herri-lurren Erregelamenduko baldintzak betetzen dituzten herritarrek aukera izan dezaten eskatzeko laborantzako herri-lurren aprobetxamendua, bi prozeduretako edozeinen bidez, jarraikiz honako hauetan ezarritako baldintzei: Herri-lurren Erregelamendua eta horretarako onetsitako deialdiaren oinarriak.

Tuterako Herri-lurren Erregelamenduan eta oinarrietan zehazten diren baldintzak betetzen dituzten herritarrek goian aipatutako epean aurkezten ahalko dute beren eskaera.

Eska daitezkeen lehorreko lurren eta ureztalurren lurzatien zerrenda argitaraturik dago Udalaren iragarki-taula elektronikoan, Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua), Tuterako Udalean.

Tuterako Udalak onetsitako oinarrietan ezarri bezala adjudikatuko dira.

Tuteran, 2025eko otsailaren 26an.–Zinegotzi ordezkaria, Verónica Gormedino.

Iragarkiaren kodea: L2502955