48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2368. lurzatian. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2025eko otsailaren 27ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, José Luis Sáenz Romerok sustatua, Laser Ebro SLren ordezkari gisa, xede duena indarreko hirigintza-determinazioak aldatzea San Adriango 3. poligonoko 2368. lurzatian (industrialde bati dagokio, zenbakirik gabe), batetik, lerrokadura berri batzuk zehazteko lurzatiko eraikinean (lerrokadura horiek ez datoz bat indarrean dagoen plangintza orokorrarekin) eta, bestetik, hirigintza-esparru egoki bat ezartzeko, ekoizpen prozesuarekin bat datorren eraikina garatzeko.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

San Adrianen, 2025eko otsailaren 28an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2503249