48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Supermerkatua

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen 2025eko otsailaren 17an:

REV 17-OCT-25 (31/EV).

«Ikusirik LIO / 2024 / 1398 espedientea, Angel Alicio Malmierca Miguelek sustatua, Eroski kooperatiba-sozietatea ordezkatuz, eskatzeko jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia, xedea izanik lokal bat egokitzea, supermerkatua ezartzeko, Estafeta kaleko 67 zenbakian eta Telleria kaleko 15 zenbakian, eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Kontraesanik bada, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko teknikariaren eranskinak (2023ko ekainaren 4ko, 2022ko uztailaren 11ko eta 2025eko otsailaren 8ko erregistro-datak dituzte) lehenetsiko dira aurreko dokumentazioaren gainetik.

Lanak eskatutakoaren/adierazitakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da.

Alde Zaharreko barne eraberritze eta babeserako plan bereziarekin bat etorriz, zeramikazko teila –kurbatua edo mistoa– erabiliko da estaltzeko elementu gisa, berezko duen kolorekoa (gorritik okre zurira doan gama baten barnean). Dena den, sandwich panelak jartzen ahalko dira estaltzeko elementu gisa, zeramikaren antzeko akaberarekin eta teilen antzeko koloretan; hori guztia, egiturazko kargak eta desjabetzearen balioa ez handitzeko.

Zur-lanek indarrean den Barne eraberritze eta babeserako plan bereziaren 84. eta 85. artikuluetan xedatutakoa bete beharko dute. Proposatutako altzairu lakatuzko zur-lanak baimentzen dira. Pertsianei dagokienez, pertsiana-kaxa ez da jarriko aurrealdetik nabarmentzeko moduan, eta ixterakoan, aukera eman beharko dute lokala kaletik kusteko.

Errotulua fatxadan jarriz gero, letra solteen bidez osatu beharko da, eta debekatuta daude errolutu konpaktuak edo bandera gisakoak, hala baitago araututa Alde Zaharreko barne eraberritze eta babeserako plan berezian.

Instalatu eta une oro mantenduko dira suteen aurkako prebentzio-neurriak eta erabilerarako segurtasun-neurriak, jarraikiz COAV-BIko kideak edo kideek 2024ko ekainean sinatutako jarduera sailkaturako proiektuari, eranskinari eta suteen aurkako prebentzioaren arloan indarrean den araudiari.

Larrialdietako argiak instalatuko dira, horrela betez SUA 4 oinarrizko dokumentuko 2. apartatua (Larrialdietako argiak).

Hautsezko itzalgailuek izanen dute 21Ako eraginkortasun minimoa, eta koadro elektrikoaren ondoan jarriko da CO2-ko itzalgailu bat, 34B eraginkortasunekoa.

Eskuzko babes-instalazioak seinaleztatuko dira DB SIko 4. atalaren 2. puntuaren arabera.

Ebakuazio-bitartekoak seinaleztatuko dira DB SIko 3. ataleko 7. apartatuaren arabera.

Eremu okupagarrietan estaldura gisa erabiliko diren eraikuntza-elementuak honako hauek izanen dira: EFL zoruetan, eta C-s2,d0 hormetan eta sabaietan. Espazio ezkutu ez-estankoetan, sabai aizunetan eta zoru goratuetan, honako hauek izanen dira: BFL-s2 lurzoruetan, eta B-s3,d0 hormetan eta sabaietan. Gainera, beteko dute SIko 1. ataleko 3. puntuan espazio ezkutuei buruz ezarritakoa.

Komunak irisgarriak izanen dira, eta DB SUA agirian ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Hara iristeko bideak irisgarria behar du izan, biratzeko oztoporik gabeko 1,50 m-ko Ø diametroko tokiarekin. Laguntza-barrak eta bestelako mekanismo eta osagarriak ingurunetik kromatikoki bereizita egonen dira, eta komunontziaren bi aldeetan egon beharko da alboko transferentzia gune bat, hondoko ≥ 80 cm eta ≥ 75 cm arteko zabalera duena.

–Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu 135/89 Foru Dekretuaren 15. eta 16. artikuluetan eta aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak: azaroaren 17ko 37/2003 Zarataren Legea eta hura garatzen duten dekretuak (1513/2005 ED eta 1367/2007 ED, urriaren 19koa).

Aireztapen-instalazioak eta instalazio termikoak egiteko, beteko dira honako hauek dakartzaten eskakizunak: Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan (EITE) ezarritako berokuntza- eta klimatizazio-aparatuek (aireztapen mekanikoa barne) bete behar dituzten eraginkortasun energetikoko eta segurtasuneko eskakizunak.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, kontratatu beharko da eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat, inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuan, dagokion erregistroan.

Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 9 hilabeteko epean. Baimen hauek iraungitzat joko dira, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.

Neurri egokiak hartuko dira, bermatzeko langileen, eraikineko erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna, jarraikiz indarrean dagoen legeriak horretarako xedatzen duenari.

Auzokideen atsedena babesteko, lanak egunez bakarrik eginen dira. Halaber, hauts-emisioak erabat kontrolatu behar dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Aditzera ematen zaio jarduera hasi aurretik establezimendua erregistratu beharko duela Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Autonomikoan. Erregistro hori behar bezala izapidetzeko informazioa web-orri honetan dago: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Registro-Sanitario-Autonomico-de-empresas-alimentarias-y-alimentos.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta, horretarako, aurkeztu behar da eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia (inprimakia eskura duzu Armada etorbideko 2.-5.eko gure bulegoetan, edo www.pamplona.es webgunean), eta, horrekin batera, inprimakian adierazitako dokumentazioa, barnean dela obra-amaierako ziurtagiri teknikoa, jarraikiz eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduari».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–).

Iruñean, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2503111