2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia ematea. Gimnasioa (boxeo kluba)
Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko urriaren 22an:
REV 22-OCT-24 (55/EV).
«Ikusirik LIO / 2024 / 523 espedientea, Luis Tena Nuñezek sustatua, Infernum Club Deportivo ordezkatuz, eskatzeko jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia, xedea izanik lokal bat egokitzea, gimnasioaren jarduera ezartzeko (boxeo kluba), Abejeras kaleko 30 zenbakian, eta ikusirik udal txosten teknikoak,
EBATZI DUT:
1.–Alegatzaileei aditzera ematea proiektuko obrak eta aurreikusitako jarduera bat datozela indarreko planeamenduarekin eta araudiarekin, eta lizentziarako baldintzetan jaso direla behar diren neurri zuzentzaileak. Irekitzeko izapidean, frogatu beharko da neurri horiek betetzen direla.
2.–Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:
Lanak eskatutakoari egokituko zaizkio. Beste edozein obra osagarri egiteko, dagokion izapidea eginen da.
Obrak egin bitartean erabilera publikoko lurrak okupatu behar badira (edukiontzia jartzeaz gainera), aldez aurretik lortu beharko da dagokion lizentzia.
2024ko martxoaren 23an aurkeztutako alegazioari erantzuten dion idazkiak eta 2024ko urriaren 3an aurkeztutako eranskina lehenetsiko dira aurreko dokumentazioaren aurretik, kontraesanik izanez gero.
Establezimenduaren edukiera 45 pertsonakoa izanen da.
Establezimenduan egunez ariko dira, 07:00etatik 23:00etara bitarte, jarraikiz 201/2002 Foru Dekretuaren 2.5 artikuluari (foru dekretu horren bidez arautzen da ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra).
Establezimenduan ez da musika-ekiporik izanen.
Fatxadako jarduketak beteko du Eraikingintza-ordenantza orokorraren 128. artikulua. Hala, tratamendu edo elementu osagarri apaingarriek ez dute fatxadaren lerrokadura gaindituko, salbu justifikatutako molduren edo estalduren kasuan. Dena den, horiek ezin izanen dira atera 10 cm-tik gora eraikuntzari eusten dion egituratik.
Instalatuko eta une oro mantenduko dira dokumentazio teknikoan ezarritako suteen aurkako babeseko instalazioak eta ekipamenduak, eta horiek beteko dute honako hauetan ezarritakoa: Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) "DB SI - Suteetarako segurtasuna" oinarrizko dokumentua, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamendua eta aplikatzekoa den beste edozein araudi espezifiko.
Larrialdiko argiztapen-blokeak eta ebakuazio-seinaleak ezin izanen dira sabaian sartuta egon, eta sabaiaren azpitik gutxienez 30 cm-ra jarriko dira; bestela, sutea gertatuz gero, keak pilatzeak ez du eragotziko betetzea DB SUA (Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna) oinarrizko dokumentuko SUA 4 ataleko 2. apartatuan ezarritako zerbitzu maila funtzionalak (EKT).
Aldagela eta komun irisgarriek beharrezko ekipamendua izan behar dute, jarraikiz DB SUA dokumentuko A eranskinean (EKT) ezarritako baldintzei.
Instalazioek eta makinek bete behar dituzte berariaz eragiten dieten indarreko erregelamenduetan ezarritako baldintzak. Zehazki, zonakatze akustikoaren, kalitate-helburuen eta emisio akustikoen arloetan, beteko dira Zaratari buruzko Legea garatzen duen 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, honako hauei dagokienez: instalazioa, funtzionamendua, soinu-mailak eta bibrazioak.
Erauzketaren kondentsatuak saneamendu-sarera isuri behar dira.
Aplikatzekoak diren xedapenetan, bete behar da azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ezarritakoa (foru lege horrek hizpide du Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta ematea eta beren eskubideak bermatzea).
Obrak egitean, behar diren neurriak hartuko dira, berma dadin langileen, eraikinaren erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna, indarrean dagoen araudiarekin bat.
Obrak egitean, indarreko araudian ezarritako zarata-mailak beteko dira. Hauts-emisioak erabat kontrolatuta egonen dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.
Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 8 hilabeteko epean. Lizentzia hau iraungitzat joko da, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.
Obrak bukatu ondoren, aurkeztu behar da jarduera sailkatuaren hasieraren eta obren bukaera jakinarazteko erantzukizunpeko adierazpena (inprimakia eskuragarri dago Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan edo www.pamplona.es webgunean). Halaber, inprimakian ezarritako dokumentazioa aurkeztu behar da, obra-bukaerako ziurtagiria barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera.
Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–).
Iruñean, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2503060