48. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Taberna, sukaldea duena

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko azaroaren 20an:

REV 20-NOV-24 (30/EV).

«Ikusirik LIO/2024/15 espedientea, Fernando Vas Talamasek sustatua, Gamo Empresa de Servicios SL ordezkatuz, eskatzeko jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia, xedea izanik lokal bat egokitzea, tabernaren jarduera ezartzeko (sukaldearekin), Jose Manuel Baena Martin kaleko 1ean, beheko solairuan, eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak adierazitakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da.

Honako data hauetan erregistratutako eranskinak aurreko dokumentazioaren gainetik egonen dira, kontraesana sortzen den puntuetan: 24-01-10, 24-04-15, 24-25-23, 24-07-29 eta 2024-1-22.

Instalatu eta une oro mantenduko dira suteen aurkako prebentzio-neurriak eta erabilerarako segurtasun-neurriak, jarraikiz Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko kideak edo kideek 2023ko abenduaren 28an sinatutako jarduera sailkaturako proiektuari, eranskinari eta suteen aurkako prebentzioaren arloan indarrean den araudiari.

Taberna guztian gehienez 40 lagun sar daitezke.

Sukaldea babestuta egonen da itzaltze-sistema automatiko baten bidez, jarraikiz DB SI-1eko 2. apartatuko 2.1 taulari, eta bete beharko ditu eska daitezkeen baldintzak (DB SI-4). Itzaltze-sistema horrek babestu beharko ditu sua hartzeko arriskua duten aparatu guztiak.

Larrialdietako argiak instalatuko dira, horrela betez SUA 4 oinarrizko dokumentuko 2. apartatua (Larrialdietako argiak).

Hautsezko itzalgailuek izanen dute 21Ako eraginkortasun minimoa, eta koadro elektrikoaren ondoan jarriko da CO2-ko itzalgailu bat, 34B eraginkortasunekoa.

Eskuzko babes-instalazioen seinaleztapena eginen da DB SIko 4. atalaren 2. puntuaren arabera.

Ebakuazio-bitartekoak seinaleztatuko dira DB SIko 3. ataleko 7. apartatuaren arabera.

Establezimenduaren aireko zarataren aurkako isolamendu akustikoaren maila, etxebizitzei dagokienez, izanen da, gutxienez, 60 dB(A), bat etorriz xedatuta dagoenarekin Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen ordenantzaren 9. artikuluan.

Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu 135/89 Foru Dekretuaren artikuluetan ezarritako mailak, bai eta aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak ere: azaroaren 17ko 37/2003 Zarataren Legea eta hura garatzen duten dekretuak (1513/2005 ED eta 1367/2007 ED, urrikoa).

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, kontratatu beharko da eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat, inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuan, dagokion erregistroan.

Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 6 hilabeteko epean.

Baimen hauek iraungitzat joko dira, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira. Auzokideen atsedena babesteko, lanak egunez bakarrik eginen dira. Halaber, hauts-emisioak erabat kontrolatu behar dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Neurri egokiak hartuko dira, bermatzeko langileen, eraikineko erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna, jarraikiz indarrean dagoen legeriak horretarako xedatzen duenari.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta, horretarako, aurkeztu behar da eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia (inprimakia eskura duzu Armada etorbideko 2.-5.eko gure bulegoetan, edo www.pamplona.es webgunean), eta, horrekin batera, inprimakian adierazitako dokumentazioa, barnean dela obra-amaierako ziurtagiri teknikoa, jarraikiz eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduari».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–).

Iruñean, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2503041